Azken ostiraleko elkarretaratzearen aurretik, DispertsiOFF Orion

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 21a, 06:09

Euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea deitu du hilero moduan Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak azaroaren 30erako 20:00etan Mikel Laboa plazan. Aurretik, astebururako Orion antolatu duten 4. Dispertsioff ekimenarekin  bat egin dute deitzaileek. Gogoan izan, Olatz Lasagabaster eta Xua alabarekin batera, Picassent espetxean gugandik 600 kilometrora urrundua duten Patxi Uranga presoa oriotarra dela.

DispertsiOFF Orion

Azaroaren 25era arte:

“Motxila etorkizunez bete” erakusketa kultur etxean.

Azaroak 23, ostirala

19:00 Xabier Sukia Etxeberriak gidaturiko mahai ingurua kultur etxean: Espetxean ama izandako preso ohia+bokatua+ “Motxiladun” gaztea.

Azaroak 24, larunbata

11:30 Txan magoa plazan.

14:00 Bertso bazkaria Gaztetxean, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendirekin.

Herri bazkaritarako txartelak salgai Hatoz eta Gabonen. Bertso bazkarikoak 20 eurotan. Bertso bazkaritarako eta kontzertuetarako: 25 euro.

22:30 Sara Zozaya, Giranice, Mice, Rukula Gaztetxean. Djak goizaldera arte: Goiko, Elektropeña, Aratz, Illarras, Arizonako Billy. Sarrera: 8 euro.

Azken ostirala

Azaroak 30, ostirala

20:00 Euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.