San Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetarako izen ematea irekitzear

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 22a, 07:49

Ondo seinalatu eta hasi prestatzen zuen baserritar jantziak. Abenduaren 16an ospatuko dugu San Tomas Azoka. Prestaketa  lan betean gabiltza NOAUA! Kultur Elkartean. Ohi bezala, babarrun eta sagardo txapelketak antolatu ditugu egun horri begira. Lehiaketa hauetan izen emateko epea, datorren astelehenean, azaroaren 26an zabalduko dugu! 

Parte hartzeko baldintzak ohikoak izango dira, baina adi; sari banaketan berrikuntzak txertatu ditugu! Laster, xehetasun gehiagoren berri.

SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK

Izen ematea

Azaroaren 26tik 30era eta abenduaren 10etik 13ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

Sagardo lehiaketa

Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.

Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa

Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.

Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:

-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...

-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.

-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.

-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.

-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.