Ostiral goizeko 8:00etako 11 suziriekin abiatuko dugu Euskaraldia Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 22a, 06:00

Txupinazoarekin abiatuko dugu ostiral honetan (azaroak 23) Euskaraldia Usurbilen! Udal brigadako langileen eskutik izango da. Euskaraldiak iraungo dituen egun bakoitzeko suziri bana jaurtiko dute. 11 egunez luzatuko denez ekimena, 11 suziri guztira. Ostiral goizeko 8:00etan jaurtiko diren 11 suziriekin murgilduko gara honenbestez, abenduaren 3ra arte euskara ahotan hartzeko egingo dugun ariketa kolektibo honetan. 

Euskaraldia abiatzeko hitzordu gehiago ere finkatu dira azaroaren 23rako. Hemen, datozen deialdi guztien berri:

EUSKARALDIA

Azaroak 22, osteguna

19:00ak ingurutik aurrera, Euskaraldirako izen emate eta txapa banaketa mahaia frontoi inguruan.

Azaroak 23, ostirala: Euskaraldiaren hasiera

8:00 Euskaraldiari hasiera emateko 11 suziri.

Egunean zehar, musika plaza inguruan.

17:00-20:00 Euskaraldirako izen emate eta txapa banaketa mahaia frontoi inguruan.

17:00 Bihurri Ludotekan zinea euskaraz eta palomitak 6 urte arteko haurrentzat. Sarrera: doan.

17:30 Taloak frontoian.

Ondoren, Orbeldi dantza taldearen emanaldia eta Errebal taldearen dantza musikatua frontoian.

19:00 Andatza M.K.T.-ren Mendi Astearen baitan, “Aizkora hotsak goi mendietan” dokumentala Sutegiko auditorioan.

Abenduak 1, larunbata

17:30Antzerkia Aginagako ludotekan: “Pupu eta Lore: haizearen herrira”. “Pupu eta Lore poz-pozik daude, aitona Manolo etorri baita bisitan, bere gitarra, kantu eta jolasekin, gauza oso gutxirekin, mundua dantzan jartzeko kapaz da aitona Manolo: musika eta irudimen apur bat. Zer besterik behar da, ba, egunerotasuna magiaz janzteko?”. Sarrera: doan.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 2, igandea

17:00 Euskarazko zinea haurrentzat Sutegin: "Magiaren etxea". Sarrera: 3 euro, egunean bertan Sutegin salgai. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

18:00 Antzerkia Aginagan: “Ergela”. Aktoreak: Sara Cozar eta Joseba Apaolaza. Sarrera: 5 euro. Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea. “Froga psikologiko batzuetara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin”.

18:00 Euskaraldia borobiltzeko Usurbilgo Artixten emanaldia frontoi inguruan.

Amaieran, Ahobizi eta Belarriprest guztien talde argazkia.

Abenduak 3, astelehena

12:00ak aldera, Udarregi Ikastolako LH eta HH-ko ikasleen kantu emanaldia frontoi inguruan. Egunean zehar, ekimen ezberdinak bideratuko dituzte ikastola barruan.

Oharra: behin behineko egitaraua.

Izen ematea, azaroaren 23ra arte:

-Azaroaren 23ra arte NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan.

-Emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.

Informazio gehiago:

usurbil@euskaraldia.eus

usurbil.euskaraldia.eus

Facebook: Euskaraldia Usurbil

Twitter: @EuskaraldiaUsur

Youtube: Euskaraldia Usurbil