Gazte mugimendua bizi asko dago Usurbilen, ikusi bestela, ostiral gau honetarako Aztarrika gazte asanbladaren aurkezpen deialdiak izan duen arrakasta. Sutegin egitekoak ziren ekitaldiaren aurretik frontoian ateratako ondoko argazkian dituzue hitzordura bertaratu direnak.
Asanbladaren aurkezpena, larunbatean ospatu eta jendetsua izatea aurreikusten den Gazte Egunaren bezpera honetan antolatu dut Aztarrikak.
GAZTE EGUNA
Azaroak 23, ostirala
22:00 Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladaren aurkezpena Udarregi Ikastolan.
Azaroak 24, larunbata
11:30 Mahai ingurua Potxoenean: "Talde partaidetzaren inguruko solasaldia eta martxan gara".
Ondoren, Tuper Fest bazkaria Aitzaga Elkartean.
18:30 DJ Ibiltaria. Eguraldiak laguntzen badu, Askatasuna plazatik hasiko da bira.
22:00 Herri afaria. Sarrerak, Aitzaga tabernan 15 eurotan.
00:00 Larrian Gozo eta DJ Faktori.
Deitzailea: Aztarrika, Usurbilgo Gazte Asanblada.