Ezti onenak saritu dituzte XX. Erle Egunean

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 25a, 14:42

Eztigintzaren sektorean, Usurbilgo Erle Egunak ez du aurkezpen handirik behar. Oihartzun handia duen eguna da. 20 urteotan erreferentzia nagusi bilakatu den seinale. Beste behin ere, jende asko batu da frontoian eta Dema-plazan. Hamaika postu zeuden eta eztia ez zen erakusmahaietan topa zitekeen elikagai bakarra. Gazitik eta gozotik erosteko aukera ugari egon da.

Sari banaketari esker, hango eta hemengo ezti-gileak etorri dira. Segidan dituzue sarituak izan diren ekoizleak:

 

Mila lore eztia

1. Ageda Zeberio (Segura)

2. Agustin Zabala (Hernani)

 

Ezti argia

1. Juan Mari Arabaolaza (Oiartzun)

2. Juan Galdeano (Hernani)

 

Ezti iluna

1. Igor Merino (Barakaldo).

2. Patxi Esnal (Zarautz)