Deialdira aurkeztu duten "Harrapa zak!" ikus-entzunezkoari esker, Beldur Barik Jarreraren 9. lehiaketan, 12-17 urte artekoen kategoriako aipamen berezia (300 euroko saria) jaso du Gaztelekuko 12-13 urteko ondoko irudiko Usurbilgo gazte taldeak. Larunbatean ospatu zen sari banaketa Gasteizen. Aipatu ekitaldikoa da ondoko irudia. Zorionak! Segidan duzue proiektu honen egileen zerrenda:
Izaro Arruti
Libe Olasagasti
Helene Astiazaran
Maddalen Zabaleta
Maider Valin
Nahia Azpiazu
Malen Olaizola
Uxue Mindegia
Uxue Otxotorena
Saioa Pikabea
June Almenara
Peru Agirresarobe
Oier Eleta
Joritz Magariño
Anne Arruti
Enara Arrospide
Laguntasunaz mintzo dira bideoan ageri den neska taldea. Harremantzeko modu eta ereduez eta eredu horretan nola sentitzen diren, beldur barik. Mutilei zuzenduriko hainbat mezu argi helarazten dituzte. Eguneroko bizitzako hainbat egoera aurkezten dizkigute, Usurbilgo txoko ezberdinetan grabaturiko irudiekin.
"Kaletik elkar ikusten dugunean, gure arreta deitu nahi duzuenean, ezkurrak botatzen dizkiguzue. Eta honekin gu haserre, molestatuta eta nazkatuta sentitzen gara. Eta honek zuek ikusteko edo zuekin egoteko gogorik ez edukitzera eramaten gaitu. Aldagelan gaudenean, gu arropaz aldatzen ikusten saiatzen zaretenean, guk lotsa, haserrea, nazka, intseguritatea, harridura eta gutxiago sentitzen gara. Hau egiterakoan gure espazioa inbaditzen duzue gure baimenik gabe. Gai bati buruz hitz egiten dugunean eta zuek builaka hasten zaretean, guk frustrazioa, nazka, agobioa eta buruko mina sentitzen dugu. Horrela ezin dugu elkar entzun eta gure iritziak ez zaizkizuela interesatzen ematen du.
Gustatuko litzaiguke guregana hurbiltzea, eta kaixo esatea, eta honela elkarrekin egon eta jolastu gaitezke, edo agurtu modu lasai batean. Gustatuko litzaiguke norbaitek molestatzen digunean nor izan den aitortzea, gure intimitatea ez inbaditzea eta neskak ikustea, ez erabiltzea beste mutilen aurrean protagonismoa hartzeko.
Eskatzen dizueguna errespetua, kasu egitea, soinurik ez ateratzea eta elkarrizketa aurrera eramaten uztea da. Eta zuek zuen ekarpenekin parte hartzea gustatuko litzaiguke".
Beldur Barik jarreraren isla
12-26 urte arteko gazteei zuzenduriko lehiaketaren helburua, "emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartzea, baloratzea eta bultzatzea da. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira".
Alegia, Beldur Barik jarrera islatu behar dute lehiaketara aurkezten diren lanok. "Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzean oinarritutako gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilek matxismoaren aurka hartutako konpromezu pertsonalak eta kolektiboak adierazten dituenak".
Aurtengo edizioan guztira, 265 lan aurkeztu dira. Lan guztiak beldurbarik.org atarian ikus ditzakezue.
Beldur Barik
2009an sortu zuen Emakundek programa hau Berdinsarearen (berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalen sarearen) baitan. 2010ean ospatu zen lehen ediziotik gorantz nabarmen egin du parte hartzeak.
"Urte hauetan zehar programa finkatzea lortu da, bai programak indarkeria sexista ekiditzeko egiten duen abordatzea zein den transmitituz, baita lan egiten den markoak finkatuz: gazteekin lan prozesuak finkatuz, lokala ardatz delarik. Urteak aurrera erraminta berriak sortu dira eztabaida prozesuak errezteko eta baita indarkeria sexistari aurre egiten duten Beldur Barik Jarrerak zeintzuk diren identifikatuz.
Gazteekin eztabaida eta hausnarketa prozesu hauek sortu eta helerazi nahi horrretan, beraiei gerturaten gara gure web-gune eta sare sozialen bitartez, urtero gora egiten dutenak audientzia eta jende gehiagora heltzen direnak".
Informazio gehiago: beldurbarik.org