"Gertrudisen lagunak" antzezlana 18:00etan Gaztelekuan

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 26a, 07:56

Sutegi udal liburutegiak eta Gaztelekuak elkarlanean antolaturiko ikuskizuna astelehen arratsalde honetan (azaroak 26) 18:00etan Gaztelekuan. "Gertrude Stein, XX. mendeko artisten mezenasaren ikuspegitik, artearen historia irauli zuten pertsonaiak hautatu eta haien bizitza era ezberdin eta dibertigarriago batean ezagutzeko aukera eskaintzen digu: Frida Kahlo, Jorge Oteiza eta HenryMatisse". 

 

Haur eta aisialdiari lotutako deialdi gehiago egunotan:

 

Azaroak 26, astelehena

18:00 "Gertrudisen lagunak" ikuskizuna Gaztelekuan.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia eta Gaztelekua.

 

Azaroak 27, asteartea

17:00 Haurren elikadurari buruzko hitzaldia Udarregi Ikastolako eraikin gorrian.

Hizlaria: Alazne Agirrezabalaga, dietista-nutrizionista.

Zehaztasunak: ume eta haurren elikaduraren eguneroko zalantzen inguruko hitzaldia antolatu dute. "Prestatu zuen galderak!".

Nori zuzendua: HH2-LH 4. maila arteko ikasleen gurasoei.

Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkartea.

 

Azaroak 28, asteazkena

17:00 Gazteen elikadurari buruzko hitzaldia, Udarregi Ikastolako eraikin gorrian. 

Hizlaria: Alazne Agirrezabalaga, dietista-nutrizionista.

Zehaztasunak: "gazteen elikadura gurasoen esku egoteari uzten dion garaian, zer egin dezakegu euren etorkizunerako elikadura babesteko?".

Nori zuzendua: LH 5., 6., eta DBH-ko ikasleen gurasoei.

Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkartea.

 

Abenduak 1, larunbata

11:30 Parrokia ondotik Txokoaldera irteera DBH 1-2 mailakoekin.

Oharrak: Sutegi udal liburutegian. irteeran parte hartzeko gurasoen baimena ekartzea beharrezkoa izango da eta bazkaria bakoitzak berea eraman ahalko du. Informazio gehiagorako helbide honetara idatzi: ziortzage@gmail.com

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea. 

 

12:00 Muxurbil antzerki taldearen "Hotel berria Usurbilen" Ikuskizuna Sutegin. “Hotel dotore bat inauguratuko da Usurbilen. Horretarako mundu mailako pertsonaia ezagunak etorriko dira”.

Oharra: gonbidapen banaketa 11:30etan hasita Sutegin.

 

17:30 Antzezlana Aginagako ludotekan: "Pupu eta Lore".

Zehaztasunak: “Pupu eta Lore poz-pozik daude, aitona Manolo etorri baita bisitan, bere gitarra, kantu eta jolasekin, gauza oso gutxirekin, mundua dantzan jartzeko kapaz da aitona Manolo: musika eta irudimen apur bat. Zer besterik behar da, ba, egunerotasuna magiaz janzteko?”

Sarrera: doan.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

 

Abenduak 2, igandea

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: "Magiaren etxea".

Sarrera: 3 euro, egunean bertan.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.