“Hondakinen kudeaketa eredua baino askoz gehiago dugu jokoan otsailaren 23an. Gizarte eredua dugu jokoan, demokraziaren kalitatea, duintasuna eta gizarte bezala dugun etorkizuna. Horregatik denok esan baietz XXI. mendeko Gipuzkoako demokraziari”.
Aipatu moduan manifestazio handi horri begira, bi ekitaldi iragarri ditu asteotarako:
Otsailak 10, igandea
12:00 Bideo labur baten estreinaldia eta aurkezpen publikoa, erraustegiaren kontratua publiko egingo dute eta otsailaren 23ko manifestazioa babesteko talde argazkia aterako dute, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.
Antolatzaileak: GuraSOS, Hitzartu.
Otsailak 12, asteartea
18:30 Mahai-ingurua Donostiako Aiete Jauregiko Gandhi Aretoan: “Esperientzia aitzindariak hondakinen kudeaketan”. Partaideak:
-Sebastiá Sanso, Baleareetako Gobernuaren ingurumen eta hondakinen zuzendari orokorra.
-Lorea Flores, Greenpeace-ko kidea.
-Esther Larrañaga, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu ohia eta Hitzartu prozesuko Berme Batzordeko kidea.
Antolatzaileak: GuraSOS, Greenpeace eta Globernance.
Otsailak 23, larunbata
17:00 “Esan baietz adostasunari” aldarripean, manifestazioa Donostian, Antiguako tuneletik abiatuta.
Antolatzaileak: GuraSOS, Hitzartu.