"Mugikorrak behar ditugu, Ugandako haurrei laguntzeko"

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 11a, 19:06

Ziortzako DBH4ko ikasleek Mukwano-Lagun elkarteari laguntzeko kanpaina abiarazi dute. “2006. urtetik, elkarte hau Bujagali izeneko Ugandako herrixka txiki bateko biztanleei laguntzen ari da”. Eskuko telefonoak batu nahi dituzte bertara igortzeko. 

Asteburu honetan egingo dute bilketa lana Sutegin. “Funtzionatzen duten eta egoera onean dauden mugikorrak (Interneterako sarbidea dutenak)” dira eraman beharrekoak.

 

Sutegira hurbiltzeko egunak 

Otsailak 16 larunbata, 18.30-20.00. 

Otsailak 17 igandea, 12.00-14.00.

 

Argazkia: Goiena.