Hitzartu plana, foru agintarien esku

Noaua Aldizkaria 2001ko aza. 30a, 01:00

Gogoan izan, erraustegia alboratu, Europako zuzentarauak aintzakotzat hartu, ekonomikoki bideragarria nahiz osasunaren ikuspuntutik jasangarria den Gipuzkoako herri hondakinen kudeaketa plan alternatiboa landu zutela iaz Gipuzkoako herritar, eragile eta aditu anitzek, Hitzartu prozesuaren baitan.

Helburua, Foru Aldundiak iragarri bai baina gipuzkoarrei gai honetan ukatutako hitza hartu eta 2019-30 urte arterako plan alternatibo bat hitzartzea, adostea zen helburua. Hondakinen kudeaketarekin dugun gatazka adostasunez konpontzeko bide-orria diseinatzea.