Bi autoren arteko istripua izan da iluntzean, Atxegalde parean

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 13a, 20:59

Istripu ikusgarria jazo da astearte iluntze honetan Usurbilen, N-634 errepidean, San Inazioko zubi ondoan, Osinalde eta Zumartegi industriaguneak errepidearekin lotzen dituen sarbidearen parean. Bi autok elkar jo dute. Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira. Istripuaren ondorioz, pertsona bat eraman dute Donostia Ospitalera. 

Errepide erdian gertatu da bi autoen arteko talka. Ibilgailuak lehenik errepide ertzera baztertu dituzte, garabiak etorri eta bertatik eraman dituzten arte. Tarte horretan guztian Ertzaintza aritu da trafikoa kudeatzen. Istripuak ez ditu auto ilara luzeak eragin.