Bueltan datorkigu asteazken honetan, NOAUA!ren Kulturaldia, telebistako aurpegi ezagunekin! Gauero hainbat etxeetako sukalde eta egongelatara pantaila bidez sartzen diren ETB-ren Gure Kasa saioko hiru kide gonbidatu ditugu 19:30etan Sutegira; Julen eta Antton Telleria anaiak, eta Aitziber Garmendia. Hirurak hobekiago ezagutu eta haien ibilbide profesionalaren berri jasotzeko aukera izango dugu, NOAUA!ren Kulturaldiaren baitan. Euskarak haien bizitzan eta lanean duen garrantzia ere azalduko digute.
NOAUA!ren KULTURALDIA
Azaroak 14, asteazkena
19:30 Solasaldia Antton eta Julen Telleriarekin eta Aitziber Garmendiarekin Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: ETB-ko "Gure Kasa" saioko aurkezle Antton eta Julen Telleriarekin eta Aitziber Garmendiarekin berriketan.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Azaroak 16, ostirala
19:30 "Euskaraldirako 4 aitzakia" antzezlana Sutegiko auditorioan.
Antzezleak: Nahia, Xabat, Eli eta Patxi.
Zehaztasunak: "Euskaraldia zertarako? Usurbilen behar al da? 4 hauen esku utzi behar ote dugu Euskaraldiaren ardura gure herrian?".
Sarrera: 6€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Azaroak 17, larunbata
Kantu-Bertso-Bazkari-Jira
12:00 Kantu-Bertso-Jira Agin Laburu eta Aitor Sarriegi bertsolariekin eta Kantu Taldearekin, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Ondoren, bertso bazkaria Patri jatetxean. Bazkaritarako txartelak aurrez salgai 20 eurotan Patrin soilik.
Antolatzaileak: Kantu Taldea, Bota Punttuba eta Noaua! Kultur Elkartea.
Azaroak 17, larunbata
19:00 "Oreina" filmaren proiekzioa.
Zehaztasunak: Ramon Agirre antzezlea eta Marian Fernandez Pascal ekoizle exekutiboa etorriko zaizkigu pelikularen berri ematera.
Sarrerak: 6€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Zuzendaritza eta gidoia: Koldo Almandoz.
Aktoreak: Laulad Ahmed Saleh, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraia Elías eta Erika Olaizola.
Sinopsia: "Hiria, industria-giroa eta natura elkartzen dituen hiri-periferia bateko hainbat pertsonaia erakutsiko dizkigu. Periferia horretan, jatorri desberdineko pertsonak gurutzatuko dira: elkarri hitzik egin gabe bizi diren bi anaia, norabiderik gabe dabilen mutil gaztea, zelatan dabilen eta inguru horretatik ihes egin nahi duen neska gaztea. Khalil, industriaguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute".
Antolatzailea: NOAUA! K.E.
Azaroak 18, igandea
19:00 "Eme" taldearen kontzertua.
Zehaztasunak: "Azken aldian soinu teknikari lanetan nabarmendu den arren, Haritz Harreguy ibilbide luzeko musikaria da. Larrua Truk eta Sen taldeetako gitarrajole eta kantu-sortzaile izan zen. Gaur egun, errekonozimendu handiko soinu teknikaria da. Bere alde sortzailea, ordea, ez du sekula baztertu eta eMe proiektua da horren erakusgarri. Ruben Caballero musikariarekin eta Nora Izagirre kantariarekin batera osatu berri duen taldea da eMe. Beleak elurretan diskoarekin, gaur-gaurko pop musikaren esparruan itsasoratu dira. Ez da pop elektronikoari hertsiki lotutako diskoa. Ez da soilik synth pop. Dance lan batetik oso urruti dago. Baina badu guztietatik zerbait. Gaurkotasun handiko pop musika, lau hitzetan esanda. Haritz Harreguyk Usurbilen duen estudioan mimo handiz egina".
Sarrera: 10€ (Aldez aurretik Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan). Noaua!ko bazkideek 8€tan erosi ahal izango dute Noaua!ko egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! K.E.