Jai bezpera zuten asteazken hau, Musikarien Egun handia ospatzen ari baitira gaur (azaroak 22) Zumarte Musika Eskolakoak. Eskola bera itxita egongo da ostegun honetan zehar. Atzo kalera atera ziren ospatzera. Kalejiran ibili ziren lehenik eta Sutegin kontzertua eskaini zuten ikasleek, urteroko Musikalean ekimenaren bueltan.
Abesten, dantzan eta musika instrumentuak joz ikusi eta entzun genituen Kaxkoan barrena lehenik, eta kultur etxean gero. Aurtengo hitzorduak ordea izan du berezitasunik; ostiralean bertan abiatuko dugun Euskaraldiari abestu diote. Uxue Alberdik Euskaraldiaren harira sortutako koplak musikatu eta abestu zituzten.
“Euskaraldia”
Egilea: Uxue Alberdi.
Asko maite dut euskera,
Asko maite dut euskera,
baina pasako al gera
haren alde egotetik
haren alde egitera?
haren alde egitera?
Asko maite dut euskera.
Ulertu edo hitz egin,
Ulertu edo hitz egin,
bi poz dira, bi ahalegin ...
beharrezkoak euskara
gehiago erabil dedin
gehiago erabil dedin
Ulertu edo hitz egin.
Ahoak ta belarriak
Ahoak ta belarriak
prest eta bizi jarriak,
iraultzari gorputzetik
ekiteko oinarriak
ekiteko oinarriak
Ahoak ta belarriak.
Ahobiziaren giltza
Ahobiziaren giltza
ulertzen dutenei mintza,
ta zalantzarik bazenu:
euskaraz lehenengo hitza
euskaraz lehenengo hitza
Ahobiziaren giltza.
https://youtu.be/1k59LN4rviI
https://youtu.be/Cp_XHQsNVDQ
https://youtu.be/ElWphxf90W4