Usurbilgo ostalari eta merkatariek, kirolariek, euskara eta kultur taldeek, jai batzorde eta auzo elkarteek, erakundeek, eragile politikoek... Denetariko 39 herri eragileek babestu dute Euskaraldia Usurbilen, 11 egunotan egingo den ariketa soziala sustatzeko konpromisoa hartzearekin batera. Datu aipagarria 6.000 biztanleko udalerria izanik, eragileok biztanleriaren zati garrantzitsu bat mugiarazten baitute.
Eta datu horri, norbanakoen izen emate kopurua batu behar zaio. 1.200 Ahobizi eta Belarriprest baino gehiago ditu jada Usurbilek.
Argazkiak: Euskaraldia Usurbilen sustatzen ari den herritarren batzordeak helarazitakoak.
39 herri eragile, Euskaraldiko sustatzaile
-Usurbilgo Udala.
-NOAUA! Kultur Elkartea.
-Udarregi Ikastola.
-Etumeta AEK euskaltegia.
-Bota Punttuba Bertso Eskola.
-Usurbilgo Kantu Taldea.
-Muxurbil Antzerki Taldea.
-Usurbilgo gazte mugimendua.
-Usurbil Kirol Elkartea.
-Zumarte Musika Eskola.
-Elhuyar Fundazioa.
-Pagazpe Kirol Elkartea.
-Bihurri Ludoteka.
-Andatza Mendizaleen Kirol Taldea.
-Orbeldi Dantza Taldea.
-Usurbilgo Gure Esku Dago.
-Kabiene.
-Usurbilgo EHBildu.
-Usurbilgo EAJ.
-DYA.
-Usurbilgo LAB.
-Mahaspildegi Elkartea.
-Odol Emaileen Elkartea.
-Usurbilgo Lanbide Eskola.
-Zubietako Herri Batzarra.
-Zubieta Pilota Elkartea.
-Usurbil Futbol Taldea.
-Gure Pakea Elkartea.
-Zirriborro Pintura Eskola.
-Usurbilgo Judo Taldea.
-Jexux Artze Kultur Elkartea.
-Einean Guraso Elkartea.
-Hitz Aho Guraso Elkartea.
-Hurbilago, Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea.
-Organoaren Lagunak.
-Zubietako Jai Batzordea.
-Santuenea Elkartea.
-Santueneko Gure Elkartea Zaharren Egoitza.
-Urbil Merkataritza-gunea.
cof