Haur eta gazteen elikadurari buruzko saioak egunotan Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2018ko azaroaren 27a

Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkarteak antolatuta, haur eta gazteen elikadurari buruzko saio bana egingo da astearte eta asteazken honetan, azaroaren 27an eta 28an hurrenez hurren, 17:00etan hasita Udarregi Ikastolan. Gaurkoa HH2-LH 4. maila arteko ikasleen gurasoei zuzendua. Asteazkenekoa, LH5-DBH-ko ikasleen gurasoentzat.

HAUR ETA GAZTEEN ELIKADURARI BURUZKO SAIOAK

Azaroak 27, asteartea

17:00 Ume eta haurren elikaduraren eguneroko zalantzen inguruko hitzaldia. "Prestatu zuen galderak!".

Tokia: Udarregi Ikastola, eraikin gorria.

Hizlaria: Alazne Agirrezabalaga, dietista-nutrizionista.

Nori zuzendua: HH2-LH 4. maila arteko ikasleen gurasoei.

Azaroak 28, asteazkena

17:00 "Gazteen elikadura gurasoen esku egoteari uzten dion garaian, zer egin dezakegu euren etorkizunerako elikadura babesteko?".

Tokia: Udarregi Ikastola, eraikin gorria.

Hizlaria: Alazne Agirrezabalaga, dietista-nutrizionista.

Nori zuzendua: LH 5., 6., eta DBH-ko ikasleen gurasoei.

Antolatzailea: Hitz Aho, Udarregi Ikastolako guraso elkartea.