Santuenea Kultur Elkarteak 15. Argazki Lehiaketa antolatu du. Ekimena haur eta gaztetxoei, 0-3, 4-7 eta 7-16 urte artekoei zuzendua dago. Hortxe atera beharreko argazkien gaia: “Neguko irudiak”.
Argazkiak aurkezteko azken egunak dituzue, azaroaren 30era arteko epea hain zuzen. Santuenea Kultur Elkarteko egoitzan aurkeztu beharko dituzue. Segidan dituzue antolakuntzak helarazitako lehiaketako oinarrien berri. Santuenea Kultur Elkarteko egoitzan jaso ahal izango da informazio gehiago.
15. Argazki Lehiaketaren oinarriak
1.- Argazki lehiaketaren lema: “Neguko irudiak”.
2.- Lehiaketa honetan edozeinek har lezake parte, 16 urte bete arte.
3.- Izen ematea azaroaren 15ean hasi eta azaroaren 30era arte egin daiteke Ludotekan.
4.- Argazki bakarra aurkeztuko da eta tamaina normalekoa izango da, bertikala edo horizontala.
5.- Lehiaketako epaimahaia udaletxeko Kultur Teknikariak eta Ludotekako Juntako ordezkariek osatuko dute.
6.- Aurkeztutako argazkiak hiru kategoriatan sailkatuko dira: 4-8 bitartekoak, 9-11 bitartekoak eta 12-16 bitartekoak eta lehiaketa epaileak ere hiru balorazio egingo ditu.
7.- Adin tarte bakoitzeko argazki bat aurkeztuko da eta bakoitza 50x50 formatuan handituko du elkarteak. Handituriko argazki horiek prentsan argitaratuko dira.
8.- Argazki hauek aurkezteko azken eguna abenduaren 20an, arratsaldeko 19:00etan Ludotekan.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.