Andatza M.K.T.-k urteko azken txangoa egin du

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 27a, 09:42

Igandean egin zuen Andatza M.K.T.-k urteko azken txangoa, Mendi Astearen baitan. "Alkiza-Hernio-Asteasu mendi ibilbidea amaitu ondoren, merezitako otordua egin dugu Asteasun. Argazkia otorduaren ondorengoa da, eta Andatzako Mendi Elkarteko kide batzuk ere inguratu dira 2018ko azkeneko irteeran agurtzeko", berri eman dute mendizaleen bilgunetik.

2018ko Mendi Astea borobiltzeko "Aralar, mundua leku den lurra" ikus-entzunezkoa proiektatuko dute Sutegin.

Gogoan izan, uda amaieran iragarri bezala, 2018rako iragarriak dituzten konpromisoak beteta, 2010. urteaz geroztik 8 urtez lanean jardun duen Andatza M.K.T.-ren zuzendaritza taldeko kideak mendizaleen bilgunea uztera doaz. Kide berriak taldera batzeko deialdia egina dute. Bilguneari segida ematea erabakitzen dutenek “erreleborako gaur eguneko zuzendaritza taldearen laguntza izango duzue”, adierazi dute Andatza M.K.T.-.tik.  

MENDI ASTEA

Abenduak 4, asteartea

19:00 ON Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak ekoitztako “Aralar, mundua leku den lurra” proiekzioa Sutegin. Sarrera doan. “Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute”.

Oharrak:

-Plaza kopuru mugatua.

-Ibilaldia amaitutakoan, otordua Asteasuko Iturriondo jatetxean egingo da.

-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo jarri bestela harremanetan taldearekin, andatza@hotmail.com helbidean.

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea eta albiste honetako argazkiaren egilea: Andatza M.K.T.