Merezitako une gozoak bizitzen segitzen du Usurbil Judo Klubak. Azken asteotan jokatu dituzten Gipuzkoako eta Euskadiko senior txapelketetan domina mordoa irabazi dituela berri eman diote NOAUA!ri. “Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen azaroaren 11n Hernanin. Usurbilgo taldeak 14 domina lortu zituen. Usurbilgo kirolariek 13 finaletan parte hartu zuten eta 7 txapeldun eta kluben arteko emaitzik onena lortu zuten. Hurrengoa Zarauzko Lizardi taldea izan zen txapeldunekin”, berri eman dute judo klubetik.
Astebete beranduago, hilaren 18an Euskadiko Txapelketa jokatu zuten Erandion. “Usurbilgo taldeak 13 domina lortu zituen. 8 finaletan izan ziren usurbildarrak, 4 Euskadiko txapeldun lortuz. Klubean artean ere txapeldunak izan ziren, bigarrena Bizkaiko Ohisama taldea izanik 3 txapeldunekin”.
Seniorrekin batera juniorrak ere domina gehiagorekin itzuli dira Gijon (Asturias) aldetik. A Kopa jokatu zuten eta 4 domina irabazi, “urre bat, zilarrezko bat eta brontzezko bi, baita bosgarren postu bat ere”. Zorionak!
Argazkiaren egilea: Usurbil Judo Kluba.