ETB-ren "Herri Txiki, Infernu Handi" Aginagan

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 28a, 11:55

Euskal Telebistak "Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren 100. saioa eskainiko du igande honetan (abenduak 2), gaueko 22:00etan hasita, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxagarekin. Programaren ibilbide arrakastatsua hasi zuten Goizuetara itzuliko dira. Bitartean, saio berriak grabatzen segitzen du "Herri Txiki" saioko lan taldeak. Egunotan Aginagan dira; Aginaga eta aginagarrak erretratatu eta elkarrizketatzen.

Egunotako grabazioak bideo batean bildu eta abenduaren 14an proiektatuko dituzte iluntzeko 20:00etan hasita, Aginagako Elizan. Horrekin batera, Zuhaitz Gurrutxagaren eta Mikel Pagadiren bakarrizketa saioez gozatu ahalko da. Sebastian Lizaso bertsolaria bertsotan entzungo dugu. Egunotan eta abenduaren 14an bildutako irudi eta ahotsak aurrerago eskainiko ditu Euskal Telebistak.