Bizipenak partekatzeko deia, Euskaraldia erdibidera heldu den honetan

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 28a, 13:12

Euskaraldiaren erdibidera heldu gara. Seigarren eguna du gaurkoan. Ahobizi eta Belarriprestok, zer moduz doa ariketa? Euskaraldia Usurbilen sustatzen ari den taldetik sare sozialen bidez adierazi dutenez, "seguru dagoeneko xelebrekeria, bitxikeria eta sorpresa nahikoa bizi izan duzula, txapa soinean". Horiek guztiak partekatzeko gonbita luzatzen dute. "Bizipenak elkarbanatu, elkarren berri izan eta gainontzeko parte-hartzaileen esperientziatik ikasteko helburuarekin zabaldu dute www.euskaraldia.eus/bizipenak webgunea. Bertan Euskal Herri luze zabaleko #ahobizi eta #belarriprest-en istorioak irakurri ahal izango dituzue datozen egunotan. Zuk ere zabaldu zureak, gainontzekoek ere ikasi eta disfrutatu ditzaten!".

Segidan Euskal Herriko hainbat lagunen lekukotzak:

Orain dela hilabete batzuk auzoz aldatu nintzen, orain auzolagun asko ez ditut ezagutzen, baina berba egin dudan gutxienekin, beti erderaz egin dugu. Atzo, igogailua itxaroten nengoela, administratzailearen telefonoa apuntatzen, auzokide batek begiratu, txapa ikusi eta berea (belarriprest) erakutsi ta gero euskeraz laguntza eskeini zoztan. Biok etxera poz pozik joan ginen.

Oihane (Bilbo)

Ahobizi

Nire belarriprest-txapa garbigailutik atera eta gero (erdi orduko programa laburra eta beroa, 30°C) esan ahal dut ezinhobea kalitatea duela. Harro harro nire txaparekin; kalean, lanean, etxeko garbigailuan...

Ana (Gasteiz)

Belarriprest

(Egunero kafea hartzen dudan tokian)

Estos días estas muy callado....

Goizeko 8etan ez dut indarrik borroka pertsonaletarako eta isiltzen ari naiz

Julen (Bilbo)

Ahobizi

Gaur hirugarren eguna da. Kalera atera eta nere koinatarekin topo egin eta euskaraz egin dut. Berak dena ulertzen du baina erdaraz egin izan dugu beti. Gero nire etxe ondoko plazan maíz ikusten dudan ezagun batekin ere euskaraz. Biok euskaldunak gara baina gauza bera, beti erderaz. Horregatik oso pozik nago ikusi dudalako konpromezu honek laguntzen ahal duela ohiturak aldatzen edo behintzat zirikatzen.

Maite (Iruñea)

Ahobizi

Bartzelonako aireportuan, Bilboko hegaldia bertan behera utzi ondoren, harrapatutako en artean 4 ahobizi geunden. Horri eskerrak, ilaran geunden on arteko elkarrizketa asko euskaraz izan dira!

Koldo (Bartzelona)

Ahobizi

Bilboko denda baten.

-Aupa.

-Buenas, ¿eres socio?

-Ez (une hartan ahobizi txapa nuela ohartu zen).

-Ba, horrela 6,50 izango litzateke.

-Ederki askoan egiten duzu euskaraz ba

(irribarre batekin).

Berak irribarre batekin erantzun zidan.

Eskerrak eman, eta poz-pozik etxeratu nintzen.

Peru (Bilbo)

Ahobizi

Farmazira sartu:

-kaixo

-Hola,buenos días

-Tori txartela

-Son 10€

-Posible didazu euskaraz hitz egin?

-Ah! Si,sí claro. 10€ dira.

Nik esan harte kasurik ez didate ba egin. Haserre ateratzen naiz ba