Harria Hitz bisita gidatua larunbatean, Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurren egunean

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 30a, 07:26

Herriko kultur ondarean barrena Usurbilgo Udalak antolatzen dituen bisita gidatuen edizio berria larunbat honetan (abenduak 1), Mikel Laboa hil zela 10 urte beteko diren egun berean. Ohi bezala, urtero moduan, Mikel Laboa entzungai jarriko du Usurbilgo Udalak, bere izena daraman omenezko plazan. Bertatik igaroko da, 10:00etan frontoian abiatuko den Harria Hitz bisita gidatua ere.

Bidelagun berriekin oraingoan; Eli Pagola bertsotan ariko da eta Unai Gaztelumendi marrazten. Honatx iragarri den egitaraua, izena aurrez eman doan!

Abenduak 1, larunbata

10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.

10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean (Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza, Sagardoaren Monumentua).

11:15 TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita.

12:35 Zumeta Arte Estudiora bisita.

13:45 Amaiera.

Oharrak:

-Joan-etorriak egiteko furgoneta zerbitzua egongo da.

-Azalpenak euskaraz emango dira.

-Bisita doakoa izango da.

-Informazioa eta erreserbak:688 818 017 / info@kultour.pro (gehienez 23 lagunentzat lekua).

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.