Haur eta gaztetxoentzako aisialdi eskaintza zabala asteburutik Euskararen Egunera

Noaua Aldizkaria 2018ko aza. 30a, 11:42

Urte amaiera ate joka dugu, gabon giroa eta haien oporrak haur eta gaztetxoentzat. Ohi bezala, haientzat eskaintza zabala prestatzen ari dira herri eragile ezberdinak. Aurretik, asteburuan estreinatuko dugun abendu honen lehen egunotarako ere hitzordu ugari deitu dira haur eta gaztetxoentzat; irteera, antzezlanak, zinea, musika...

 

Abenduak 1, larunbata

11:30 Parrokia ondotik Txokoaldera irteera DBH 1-2 mailakoekin.

Oharrak: Sutegi udal liburutegian. irteeran parte hartzeko gurasoen baimena ekartzea beharrezkoa izango da eta bazkaria bakoitzak berea eraman ahalko du. Informazio gehiagorako helbide honetara idatzi: ziortzage@gmail.com

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea. 

12:00 Muxurbil antzerki taldearen "Hotel berria Usurbilen" Ikuskizuna Sutegin. “Hotel dotore bat inauguratuko da Usurbilen. Horretarako mundu mailako pertsonaia ezagunak etorriko dira”.

Oharra: gonbidapen banaketa 11:30etan hasita Sutegin.

17:30 Antzezlana Aginagako ludotekan: "Pupu eta Lore".

Zehaztasunak: “Pupu eta Lore poz-pozik daude, aitona Manolo etorri baita bisitan, bere gitarra, kantu eta jolasekin, gauza oso gutxirekin, mundua dantzan jartzeko kapaz da aitona Manolo: musika eta irudimen apur bat. Zer besterik behar da, ba, egunerotasuna magiaz janzteko?”

Sarrera: doan.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 2, igandea

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin: "Magiaren etxea".

Sarrera: 3 euro, egunean bertan.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Abenduak 3, astelehena: Euskararen Eguna

12:10ak inguruan, Udarregi Ikastolako LH-ko ikasle eta irakasleek euskara kanta sorta bat kantatuko dute Mikel Laboa plazan (eguraldi txarrarekin frontoian). Ekimen gehiago egunean zehar ikastola barruan.

18:00 Euskararen Eguneko ekitaldia plazan:

-Zumarte Musika Eskolakoek Uxue Alberdik Euskaraldiari egindako koplak abestuko dituzte Usurbilgo Kantu taldearekin batera.

-Kantu Taldeak emanaldia eskainiko du.

Ondoren, Euskararen Eguneko agiria irakurriko da.

Informazio gehiago:

usurbil@euskaraldia.eus

usurbil.euskaraldia.eus

Facebook: Euskaraldia Usurbil

Twitter: @EuskaraldiaUsur

Youtube: Euskaraldia Usurbil