Euskaraldia azken txanpan! Zortzigarren eguna du gaur. Euskaraldia Usurbilen sustatzen ari den taldea azken txanpara begira da jada. Euskaraldia agurtzeko ekitaldi ugariko bi egun finkatu dituzte, abenduaren 2a eta 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Tipi Tapa berezia, musika, antzezlanak... eta hitzordu gehiago dituzte Usurbilen eta Aginagan:
EUSKARALDIA
Abenduak 2, igandea
15:00ak arte, pintxo berezien ibilbide gastronomikoa, Aitzaga, Bordatxo, Guria, Txiriboga eta Txirristra tabernetan. 150 euroko erosketa balearen zozketa.
Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.
17:00 Haurrentzako zinea euskaraz: “Magiaren etxea”.
“Jabeek bertan behera utzitako katutxo bat babes bila dabil ekaitzak astindu duen egun batean. Halako batean, non sartuko eta sekula pentsatuko ez zuen etxerik harrigarrienean. Izan ere, jabea agure mago bat da eta etxea automataz eta tramankulu bitxiz beterik dauka. Magoak katutxoari harrera beroa egin badio ere, ez dute abegi onez hartu magiaren etxeko bizilagun guztiek, eta hauetako batzuek etorri berria etxetik kanporatzeko plan bat asmatuko dute”.
Sarrera: 3 euro, egunean bertan salgai Sutegin.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza Gazte Elkartea.
18:00 Euskaraldiari bukaera emateko herriko artixten emanaldia Dema plazan.
Ondoren, Euskaraldian parte hartu duten Ahobizi eta Belarriprest guztiekin eta eragile guztiekin, argazki erraldoia aterako da.
Abenduak 3, astelehena
12:10ak inguruan,Udarregi Ikastolako LH-ko ikasle eta irakasleek euskara kanta sorta bat kantatuko dute Mikel Laboa plazan (eguraldi txarrarekin frontoian): Kantak:
- Urkoren Guk Euskaraz.
- Imanol Urbietaren Oihu bat entzun da.
- Kaxianoren Euskalduna Euskaraz.
- Txomin Artolaren Aberrearen Mugak.
- Argitxo.
Ekimen gehiago egunean zehar ikastola barruan.
16:15 HHkoen emanaldia Agerialden. "Euskara egunari agur esanez, Haurrak ikas zazute, Behin betiko, Euskal haurrak eta Oihu bat entzun da kantak abestuko dituzte LH1. mailakoen laguntzaz eta bertaratzen diren guztien ahotsekin batera".
18:00 Euskararen Eguneko ekitaldia plazan:
-Kantu Taldearen saio irekia frontoian.
-Ondoren, Euskaraldiko kantua dantzatuko dute Orbeldi Dantza Taldekoek.
-19:00 Euskararen Eguneko adierazpena irakurriko da.
-Ondoren, Uxue Alberdiren koplak abestuko ditugu.
Informazio gehiago:
usurbil@euskaraldia.eus
Facebook: Euskaraldia Usurbil
Twitter: @EuskaraldiaUsur
Youtube: Euskaraldia Usurbil
EUSKARALDIA AGINAGAN
Bi antzezlanekin ospatuko dute Euskaraldiko azken asteburua Aginagan.
Abenduak 1, larunbata
17:30“Pupu eta Lore” antzezlana Aginagako ludotekan.
Zehaztasunak: “Pupu eta Lore poz-pozik daude, aitona Manolo etorri baita bisitan, bere gitarra, kantu eta jolasekin, gauza oso gutxirekin, mundua dantzan jartzeko kapaz da aitona Manolo: musika eta irudimen apur bat. Zer besterik behar da, ba, egunerotasuna magiaz janzteko?”
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.
Abenduak 2, igandea
18:00“Ergela” antzezlana Aginagako Eliza Zaharrean.
Aktoreak: Sara Cozar eta Joseba Apaolaza.
Sarrera: 5 euro.
Zehaztasunak: “Froga psikologiko batzuetara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin”.
Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.