Oparo dator urte amaiera Usurbila. Hamaika hitzordu eta gehiago izango ditugu estreinatu berri dugun hilabete honetan Usurbilen. Neguko oporrak tarteko, haur eta gaztetxoei zuzenduriko ekitaldi eskaintza zabala; Gabonetako Haur Parkea, Gaztelekuko ekintzak... Olentzero eta Mari Domingini harrera egiteko kantu saio bereziak ere bai ikastetxeen eta herri eragile anitzen eskutik. Egun berezi horietarako girotzen hasteko, San Tomas Azoka abenduaren 16an.
Herriko dendari eta ostalarien elkarteak antolatuta, Gabonetako Zozketa eta 9. Hurbilago San Silvestre herri lasterketa. Baina bada ekimen berririk, Hurbilagoren eskutik helduko dena hain zuzen; dendari txikien atrakzio parke erraldoia, abenduaren 29an eta 30ean.
Esandakoa, kultur eskaintza zabala abendurako ere, Usurbilgo Udalak plazaratu berri duen ondoko agendan ikus dezakegunez: