11. eguna du Euskaraldiak! Amaitzear da! Adi, kantuan, dantzan eta Euskararen Eguneko adierazpena irakurriz emango zaio amaiera 11 egunotako ekimenari Usurbilen. Hemen duzue astelehen honetako egitaraua:
EUSKARALDIAREN AMAIERA: EUSKARAREN EGUNA
Abenduak 3, astelehena
12:10ak inguruan,Udarregi Ikastolako LH-ko ikasle eta irakasleek euskara kanta sorta bat kantatuko dute Mikel Laboa plazan (eguraldi txarrarekin frontoian): Kantak:
- Urkoren Guk Euskaraz.
- Imanol Urbietaren Oihu bat entzun da.
- Kaxianoren Euskalduna Euskaraz.
- Txomin Artolaren Aberrearen Mugak.
- Argitxo.
Ekimen gehiago egunean zehar ikastola barruan.
16:15 HHkoen emanaldia Agerialden. "Euskara egunari agur esanez, Haurrak ikas zazute, Behin betiko, Euskal haurrak eta Oihu bat entzun da kantak abestuko dituzte LH1. mailakoen laguntzaz eta bertaratzen diren guztien ahotsekin batera".
18:00 Euskararen Eguneko ekitaldia plazan:
-Kantu Taldearen saio irekia frontoian.
-Ondoren, Euskaraldiko kantua dantzatuko dute Orbeldi Dantza Taldekoek.
-19:00 Euskararen Eguneko adierazpena irakurriko da.
-Ondoren, Uxue Alberdiren koplak abestuko ditugu.
“Euskaraldia”
Egilea: Uxue Alberdi.
Asko maite dut euskera,
Asko maite dut euskera,
baina pasako al gera
haren alde egotetik
haren alde egitera?
haren alde egitera?
Asko maite dut euskera.
Ulertu edo hitz egin,
Ulertu edo hitz egin,
bi poz dira, bi ahalegin ...
beharrezkoak euskara
gehiago erabil dedin
gehiago erabil dedin
Ulertu edo hitz egin.
Ahoak ta belarriak
Ahoak ta belarriak
prest eta bizi jarriak,
iraultzari gorputzetik
ekiteko oinarriak
ekiteko oinarriak
Ahoak ta belarriak.
Ahobiziaren giltza
Ahobiziaren giltza
ulertzen dutenei mintza,
ta zalantzarik bazenu:
euskaraz lehenengo hitza
euskaraz lehenengo hitza
Ahobiziaren giltza.
Informazio gehiago:
usurbil@euskaraldia.eus
Facebook: Euskaraldia Usurbil
Twitter: @EuskaraldiaUsur
Youtube: Euskaraldia Usurbil