564, Euskaraldiko Tipi Tapa bereziko zenbaki saritua

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 3a, 10:45

Euskaraldiak onuradunik ere utzi du Usurbilen. Saritan dirua irabazi duenik bada, 11 eguneko ekimen honen testuinguruan igande goizean ospatu zen Tipi Tapa, ibilbide gastronomiko berezian parte hartu zutenen artean hain zuzen. Aitzaga, Bordatxo, Guria, Txiriboga eta Txirristra tabernetan poteatzen eta pintxo bereziak dastatzen aritu zitenenon artean baldin bazaude adi; 564 zenbakia izan da, Euskaraldiariaren bueltan, Hurbilago Elkarteak antolaturiko Tipi Tapa bereziaren harira, Usurbilgo artistek atzo arratsaldean plazan eskaini zuten emanaldi amaieran eginiko zozketako zenbaki saritua. 

564 zenbakiaren jabeari, Hurbilago Elkarteko saltokietan xahutu ahalko duen 150 euroko balioa duen erosketa balea egokitu zitzaion. Zorionak!

HURBILAGO ELKARTEAREN DATOZEN EKIMENAK

Atrakzio parke erraldoia

Atrakzio parke erraldoia antolatu duela Hurbilagok abenduaren 29 eta 30erako, herri erdigunean. Egun bakoitzeko sarrera 15 eurotan ordaindu beharko da. Baina Hurbilagoko kiden diren saltokietan 20 eurotik gorako erosketa bakoitzeko puntu bana eskuratu ahalko da. 10 puntu bilduz gero, puntuak Hurbilago kide diren dendetan trukatuta, egun baterako sarrera doan jaso ahalko da.

9. Hurbilago San Silvestre

Urtea herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzearen alde korrika egiten agurtu nahi izanez gero, adi, abenduaren 31n ospatuko baita ohi bezala, 9. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa. Izena aurrez eman beharko da doan, Hurbilago Elkarteko edozein saltokietan edo hurbilago.com atariaren bidez.