Euskaraldia

1.300etik gora Ahobizi eta Belarriprest dituela amaituko du Euskaraldia Usurbilek

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 3a, 12:25

 

1.325 Ahobizi eta Belarriprest baino gehiagorekin amaituko da Euskaraldia Usurbilen! Astelehen honetan beteko da hamaikagarren eguna, Euskararen Nazioarteko Egun handian. Atzo, herriko artisten taldeak eskaini zuen emanaldi amaieran Ahobizi eta Belarriprest mordoxka batu zen frontoian atera genuen ondoko talde argazkira. Bidelagunik ez du falta Euskaraldiak Usurbilen, ezta azken txanpa honetan ere! Adi gaurko (abenduak 3) azken deialdiei!

 

Besteak beste, kantuan joango zaigu Euskararen Egunarekin egokituko den Euskaraldiaren amaiera!

 

EUSKARALDIAREN AMAIERA: EUSKARAREN EGUNA

Abenduak 3, astelehena

12:10ak inguruan,Udarregi Ikastolako LH-ko ikasle eta irakasleek euskara kanta sorta bat kantatuko dute Mikel Laboa plazan (eguraldi txarrarekin frontoian): Kantak: 

- Urkoren Guk Euskaraz.

- Imanol Urbietaren Oihu bat entzun da.

- Kaxianoren Euskalduna Euskaraz.

- Txomin Artolaren Aberrearen Mugak.

- Argitxo.

 

Ekimen gehiago egunean zehar ikastola barruan.

 

16:15 HHkoen emanaldia Agerialden. "Euskara egunari agur esanez, Haurrak ikas zazute, Behin betiko, Euskal haurrak eta Oihu bat entzun da kantak abestuko dituzte LH1. mailakoen laguntzaz eta bertaratzen diren guztien ahotsekin batera".

 

18:00 Euskararen Eguneko ekitaldia plazan:

-Kantu Taldearen saio irekia frontoian.

-Ondoren, Euskaraldiko kantua dantzatuko dute Orbeldi Dantza Taldekoek.

-19:00 Euskararen Eguneko adierazpena irakurriko da.

-Ondoren, Uxue Alberdiren koplak abestuko ditugu.

 

Informazio gehiago:

usurbil@euskaraldia.eus

usurbil.euskaraldia.eus

Facebook: Euskaraldia Usurbil

Twitter: @EuskaraldiaUsur

Youtube: Euskaraldia Usurbil