Euskarari gorazarre, Usurbilgo Artisten emanaldian

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 3a, 12:26

Beste hainbatetan bezala, atzo ere argi utzi zuten, abesti hark zioen moduan, Usurbilgo elizaren horma pareko oholtzan. Sortzaileen herria dugu Usurbil. Denetariko artistak ditugu, bakoitzak beretik duen onena emateko prest beti, igandean erakutsi zuten moduan. Ez dugu urrutira jo behar, bertsotan, trikitia jotzen, dantzan, poesia errezitaldian, abesten, musika jotzen, sortzen... dabiltzan lagunak bilatzeko. Denetariko artistez osaturiko talde anitza dugu Usurbilen. Denetariko sormen eta gaitasunek dute lekua, belaunaldi ezberdinek dute txokoa bertan.

Euskaraldiari, euskarari abestu, errezitatu... zioten abenduaren 2an. Herritik herriarentzat. Beste behin, sormenaren ikuspegitik Usurbilen dugun aberastasuna plazaratu dute Euskaraldiaren aitzakian. 

Parte hartu duten artistak

Aurkezleak: Eli (Ixabel Agirresarobe) eta Patxi (Pako Agudo).

Aitor Agirre (bertsotan eta dantzan aritu da).

Ugaitz Agirre (poesia errezitatzen).

Mikel Alkorta (trikitiarekin).

Jurgi Fuentes (Mikel Alkortak trikitiaz abestu dituen bertsoak sortu ditu).

Orbeldi Dantza Taldea

Manex Torrealdai (trikitiarekin).

Josune Aranburu (kitarrarekin abestu du).

Ixak Arruti (Josunerekin eta Natali taldearekin batera pianoan).

Natali Izagirre (abesten).

Luken Arkarazo (abesten eta kitarrarekin).

Jokin Irastorza (bateria jolea).