Euskararen Egunari jolasean, dantzan eta kantuan ekin dio Udarregi Ikastolak

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 3a, 13:44

Urkoren Guk Euskaraz, Imanol Urbietaren Oihu bat entzun da, Kaxianoren Euskalduna Euskaraz, Txomin Artolaren Aberriaren Mugak, Argitxo eta Aitorren hizkuntz zaharra abestiak, belaunaldi berrien ahotan entzun berri ditugu astelehen eguerdian Usurbilgo frontoian. 

Bai, Euskararen Eguna dugu gaur eta Udarregi Ikastola euskarari gorazarre egin eta omentzeko ospakizunetan murgildua da erabat. Goizean goizetik, dantzan, sortze lanetan edo jolasean aritu dira. Eguerdian frontoira jaitsi dira Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleak, Jaione Eskuderoren gidaritzapean abestera. 

Arratsaldean, Haur Hezkuntzako ikasleek hartu dute lekukoa. Agerialdeko patioan, "Euskararen  Egunari agur esanez, Haurrak ikas zazute, Behin betiko, Euskal haurrak eta Oihu bat entzun da kantak abestu dituzte LH1. mailakoen laguntzaz eta bertaraturiko guztien ahotsekin batera".

https://twitter.com/udarregi/status/1069516882540150790

https://twitter.com/udarregi/status/1069517320475815942

https://twitter.com/udarregi/status/1069519252200263680

https://twitter.com/udarregi/status/1069522168877334528

https://twitter.com/udarregi/status/1069543376888967168

EUSKARAREN EGUNA ETA EUSKARALDIAREN AMAIERA

Abenduak 3, astelehena

18:00 Euskararen Eguneko ekitaldia plazan:

-Kantu Taldearen saio irekia frontoian.

-Ondoren, Euskaraldiko kantua dantzatuko dute Orbeldi Dantza Taldekoek.

-19:00 Euskararen Eguneko adierazpena irakurriko da.

-Ondoren, Uxue Alberdiren koplak abestuko ditugu.

Informazio gehiago:

usurbil@euskaraldia.eus

usurbil.euskaraldia.eus

Facebook: Euskaraldia Usurbil

Twitter: @EuskaraldiaUsur

Youtube: Euskaraldia Usurbil

https://youtu.be/ldm0wr4dJ6A