"Ez ahaztu Euskaraldiko egunik garrantzitsuena hamabigarrena dela"

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 4a, 11:44

11 egun bete ditu Euskaraldiak Usurbilen eta Euskal Herrian, eta finkatua zegoen epea agortu da. Euskaraldia ordea ez ahaztu, ez da amaitu! "Arnas luzeko bidea da hau eta bakoitzaren abiapuntutik aurrerapausoak ematen eta inertziak astintzen jarraitzea da helburua. Ez ahaztu Euskaraldiko egunik garrantzitsuena hamabigarrena dela". Gaurtik aurrerakoa alegia. Eta honenbestez, Euskaraldia amaitu ez, hasi baino ez da egin, urtebete honetan aipatu ekimena Usurbilen sustatzen aritu den herritarren batzordeak, astelehen iluntze honetan frontoian deitutako ekitaldian plazaratu zuen adierazpenak gogorarazi zigunez.

Maddalen Arzallus Antiak idatzitakoa da "Hamaika egun, hamaika gogoeta", Euskaraldia eta Euskararen Eguna borobiltzeko astelehen iluntzean plazaratu zuten adierazpena. Honela dio hitzez hitz: