Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Musua" ikuskizun berria, abenduaren 15ean Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 4a, 09:12

Argiaren Usurbilgo lagun taldeak antolatuta, emanaldi bikoitza abenduaren 15ean (larunbata), 16:00etan eta 18:30etan Oiardo Kiroldegian. Sarrerak 7 eurotan salgai aurrez Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan. Egun berean 8 euroren truke Kiroldegian bertan. 12 hilabetera arteko haurrek sarrera doan.

Urtero egiten diguten bisitaren baitan, oraingoan “Musua” izeneko ikuskizun berria aurkeztuko digute.  "Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista… Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu. Eta zu?".

Informazio gehiago: katxiporreta.eus