200 kultur ekitaldi, 247 erakusleiho edota 439 nobedade dakartza, abenduaren 5etik 9ra ospatuko den 53. Durangoko Azokak. Tartean Usurbilekin lotura dutenak edo usurbildarrek sorturikoak. Haien produktuak salgai izango dituzue azokan, eta hainbat ekitaldietan parte hartzekoak dira. Usurbil eta usurbildarrak aurtengo azokan!
53. DURANGOKO AZOKA
Ordutegia: 10:30-20:00.
Egunak: abenduak 5-9.
Abenduak 6, osteguna
Ahotsenea Solasaldiak
12:30-12:55 Ugaitz Agirreren “Tximeletak bizkarrean” lanaren aurkezpena. “Bertan, istorioaren sortze prozesua azaldu eta pentsarazi nauten ideietan edota kontzeptuetan sakonduko naiz: historia, identitateak, harremanak... Bestetik, estiloaren inguruko gogoetak eta eraginak azalduko ditut”.
18:00-18:25 Jakoba Errekondoren eta Antton Olariagaren eskutik, Landareak Lantzen 2019ko agenda-liburu berriaren aurkezpena. “Baratzean, fruitu arboletan, lorategietan, basoan noiz zein lan egin? Erein, landatu, inausi, tratatu, uztak jaso, txertatu... Zein urte garaitan egin behar da lan bakoitza? Izan ere, zenbat lan!”.
Sagu Ganbara
16:00-16:30 Yolanda Arrieta idazleak, Bizenta Txiki eta Mari Xor liburuen kontaketa egingo du Areto Handian. 5-12 urtekoentzat.
Abenduak 7, ostirala
Irudienea
11:30-12:30 Askekintzaren “Gurean” dokumentala. “Jaietan animaliek jasaten duten "zapalkuntza" jaso du Askekintzak dokumentalean. Animaliekiko harremanari buruzko hausnarketa hauspotzea du helburu. Horretarako, Euskal Herriko hainbat jaietan irudiak bildu dituzte, eta jai horietan animaliak nola erabiltzen diren gertutik erakutsi nahi izan diote ikusleari”. Tartean, Usurbilgo jaietako irudiak ageri dira.
18:00-18:45 Aginagan eta Usurbilen grabatutako “Oreina “filmean oinarritutako 3 laburmetrai.
Abenduak 8, larunbata
Areto Nagusian:
15:00-15:30 “Dantza” filmaren inguruko mahai-ingurua. Hizlariak: Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz. Gogoan izan, Orbeldi D.T.-k parte hartu zuela filmaren grabazioetan.
16:00-16:30 Ilargiaren Egutegi arrakastatsuari buruzko aurkezpena eta kontsultategia. “Jakoba Errekondoren eskutik baratzea, fruitu arbolak eta basoko lanak. Pello Zabalak aukeratutako esaerak. Xabier Akizuk ilargiaren eraginaren saioak eta “Ilargiari begira”. Maria Thunen egutegi biodinamikoarekin osatua”.
Irudienea
19:00-19:45 “Dantza” dokumentalean oinarriturako dokumental sail baten lehenatalaren aurkezpena.
Informazio gehiago: durangokoazoka.eus