"Euskaraldirako lau aitzakia" eta gehiago bazirela erakutsiko digun antzezlana abenduaren 16an

"Euskaraldirako lau aitzakia" eta gehiago bazirela erakutsiko digun antzezlana abenduaren 16an

Azaroaren 16an “Euskaraldirako 4 aitzakia” antzezlana ikusi ezinik geratu bazineten, edota Nahia, Xabat, Eli eta Patxiren bizipenak ikusteko Sutegira itzuli nahi duzuenok igandean duzue hitzordua, abenduaren 16an kultur etxeko auditorioan. Euskaraldia hasi baino ez dela egin erakutsiko digute, Ahobizi nahiz Belarriprest izaten segitzeko hamaika aitzakia badela oraindik.

Nahiak, Xabatek, Elik eta Patxik argi adierazi diote NOAUA!ri. Euskaraldiko 11 egunok gure artean izandako eragina neurtzea oraindik goizegi bada ere, "Euskaraldirako aitzakiak oraindik bizirik daude". Sutegira gonbidatu gaituzte, abenduaren 16an eskainiko duten emanaldira. Kultur etxeko auditoriora joateko aitzakiak hamaika eta gehiago ere badira laukotearen esanetan. "Euskaraldiko 11 egunak pasa diren arren, antzezlan hartan esan nahi genuena oraindik bizirik dago".

Adi, "Euskaraldirako 4 aitzakia" antzezlana ikusteko sarrerak salgai ditugu jada!

“Euskaraldirako 4 aitzakia” 

Eguna: abenduak 16, igandea.

Ordua: 19:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Antzezleak: Nahia, Xabat, Eli eta Patxi.

Zehaztasunak: "Euskaraldia zertarako? Usurbilen behar al da? 4 hauen esku utzi behar ote dugu Euskaraldiaren ardura gure herrian?". Azaroaren 16an eskaini zuten antzezlana berriz ikusteko aukera.

Sarrerak: aurrez eskuratu ahalko dituzue 5 eurotan, Lizardin eta NOAUA!ren egoitzan. NOAUA!-ko bazkideok 3 eurotan, NOAUA!ko egoitzan soilik. 

Antolatzailea: NOAUA! K.E.