Infantilen arteko futbol partida gaur Haranen

Futbol neurketa iragarri dute Usurbil F.T.-tik ostegun honetarako (abenduak 6) Haranen. Infantilen arteko neurketa jokatuko da. Larunbatean (abenduak 8) bigarren neurketa, erregionalena. Hementxe dituzue bi partida hauen ordutegiak:

FUTBOLA HARANEN

Abenduak 6, osteguna

10:00 Infantilak: Udarregi Usurbil F.T. A-Antigua Luberri K.E.

Abenduak 8, larunbata

11:00 Erregionalak: Usurbil F.T.-Asoleus CF

Irudia: Usurbil F.T.