Erregionalen futbol partida larunbatean Haranen

Erregionalen futbol partida larunbatean Haranen

 

Futbol neurketa bakarra asteburuan Haranen; erregional mailakoena. Asoleus CF taldea hartuko dute Usurbilgoek etxean, Haranen. 

 

Urte amaierara heltzen ari garen honetan, neguko oporraldi betean ospatzen den futbol topaketa ere antolatzen ari da Usurbil F.T. Abenduaren 29an ospatuko dute, inguruko herrietako futbol taldeetako gaztetxoak bildu ohi dituen hitzordua Haranen. Egun berean antolatu du baita Usurbil Kirol Elkarteak, Oiardo Kiroldegian jokatuko den Mirotzen omenezko Infantilen Arteko 11. Eskubaloi Txapelketa.

 

FUTBOLA HARANEN

Abenduak 8, larunbata

11:00 Erregionalak: Usurbil F.T.-Asoleus CF

 

Irudia: Usurbil F.T.