Euskaraldia

Usurbil, mendizaleen bilgunerik gabe geratu da

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 7a, 13:08

 

Hala da. Usurbil mendizaleen bilgunerik gabe geratu da, egungo kudeatzaileek taldea utzi eta lekukoa hartuko duen kide berririk agertu ez ostean.

 

Uda amaieran iragarri zuen Andatza M.K.T.-ren egungo zuzendaritzak. 8 urteko ibilbidearen ostean, 2018rako iragarriak zituzten konpromisoak beteta, taldea utziko zutela. Erreleborako deia egin zuten. "Andatzako ildoa jarraituko duen taldetxoa osatzea animatzen dizuegu eta erreleborako  gaur eguneko zuzendaritza taldearen laguntza izango duzue". 

 

Erreleboa hartzeko prest zirenei laguntzeko prest agertu ziren. Deialdiak ordea ez du erantzunik izan hilabeteotan. Eta iragarri moduan, ospatu berri duten Mendi Astearekin amaitutzat eman du egungo zuzendaritzak Andatza M.K.T. barruan eginiko ibilbidea.

 

Usurbil ibilbide luzeko mendizaleen bilgunerik gabe geratu da.

 

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

 

ANDATZA M.K.T.-ko ZUZENDARITZA TALDEAREN OHARRA

Kaixo Andatzakide,

 

Pirinioetan, Euskal Herria eta inguruko herrialdeetan, hainbat ibilaldi, mendi aste, ikastaro eta ekitaldi antolatu ondoren, iritsi da Andatzako batzordeak erreleboa emateko unea. 2018. urteko egitaraua bete ondoren, amaitutzat emango du bere bete beharraren konpromezuari, gaur eguneko Andatza Mendi Kirol Kluba osatzen duen zuzendaritza taldeak.

 

Andatza Mendi taldea 160 bazkideek osatzen dugu, eta mendi zaletasunak bere bidea jarraitu dezan, zuzendaritza berri bat aurkeztea beharrezkoa da.

 

Beraz, Andatzako ildoa jarraituko duen taldetxoa osatzea animatzen dizuegu eta erreleborako  gaur eguneko zuzendaritza taldearen laguntza izango duzue.

 

Andatza Mendizaleen Kirol Kluba

 

Informazio gehiago: andatza.com