Euskaraldia

Euskaraldiaren balantzea egiteko bilera abenduaren 17an

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 7a, 11:43

 

Euskaraldiko 11 egunak igaro dira, baina egunotan sustatzaileek nabarmendu duten moduan, "Ez ahaztu Euskaraldiko egunik garrantzitsuena hamabigarrena dela". Euskaraldia,  "hasi besterik ez da egin". 

 

Momentuz halere, aurrera jarraitu aurretik, igaro diren 11 egunen balantzea egiteko ordua da. Usurbilen Euskaraldia sustatzen aritu den taldeak Euskaraldiak herri honetan izandako eraginaren balorazioa egiteko bilera deitu du abenduaren 17rako. Aurretik gogoan izan, bezperan, "Euskaraldirako 4 aitzakia" antzezlanaz gozatu ahalko dugu. Sarrerak salgai dituzue jada.

 

Adi baita; Euskaraldia igaro berritan, egunotan jasoko duzue emailez, ekimenaren eragina neurtzeko Soziolinguistika Klusterrak egin nahi duen ikerketari begirako bigarren galdeketa. 

 

DATOZEN DEIALDIAK

Hurrengo asteotan...

Euskaraldian izena eman zuten herritarrek, ekimen honi lotutako Soziolinguistika Klusterraren ikerketarako bigarren galdetegia jasoko dute emailez.

 

Abenduak 16, igandea

19:00 "Euskaraldirako 4 aitzakia" antzezlana Sutegiko auditorioan, Nahia, Xabat, Eli eta Patxiren eskutik.

Zehaztasunak: "Euskaraldia zertarako? Usurbilen behar al da? 4 hauen esku utzi behar ote dugu Euskaraldiaren ardura gure herrian?". Azaroaren 16an eskaini zuten antzezlana berriz ikusteko aukera.

Sarrerak: aurrez eskuratu ahalko dituzue 5 eurotan, Lizardin eta NOAUA!ren egoitzan. NOAUA!-ko bazkideok 3 eurotan, NOAUA!ko egoitzan soilik. 

Antolatzailea: NOAUA! K.E.

 

Abenduak 17, astelehena

18:00 Euskaraldiaren balantzea egiteko bilera Potxoenean.

Deitzailea: Euskaraldia Usurbil.