Etxean izan baina erabiltzen ez dugun jostailuari bestelako erabilera bat eman diezaioke beste norbaitek. Esku aldaketa hori egiten laguntzen du Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak urtero antolatzen duen Jostailu Erabilien Azokak. Aurtengo edizioa, larunbatean, abenduaren 15ean ospatuko da, 11:00-13:00 artean frontoian.
Aurreko bi egunetan, hilaren 13an eta 14ean bilduko dira azokarako jostailuak, 17:00-19:00 artean Sutegiko erakusketa aretoan. Ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:
-Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
-Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
-Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
-Piladun jostailuek funtzionatzen dutela erakutsi beharko da.
-Azoka amaieran bertan geratzen direnak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu.