2003az geroztik egin bezala, Nafartarrak taldearen eskutik, abian da Zuberoako ikastolak laguntzeko elkartasun kanpaina. Ikastolen finantziazioan lagundu, Zuberoan eta bereziki bertako ikastoletan euskararen erabilera sustatu eta tokiko ekoizle zein produktuak ezagutarazteko, NOAUA! bidez eska ditzakezue Xiberoko produktu goxoez hornituriko otarrak: elkartea@noaua.eus/ 943 360 321
Aipatu moduan, hiru helburu betetzen lagundu nahi du elkartasun kanpaina honek. Batetik, Sohütako Eperra ikastolaren finantziazioan laguntzea, finantziazio iturri ezin garrantzitsuagoa da. "Seme-alabek euskaraz ikasteagatik, gurasoek finantziazioaren %30 jartzen dute eta administrazioek, %20. Gainerako %50, hau bezalako gizarte ekimenen bidez eskuratzen dute. Salmenta honekin %5 estaltzea espero dute; beraz, gure erosketa garrantzitsua da Xiberoko Ikastoleentzat".
Xiberoan eta bereziki ikastoletan euskararen erabilera sustatu nahi dute. Kanpaina honetan jasotako laguntza egitasmo zehatzetara bideratu izan dute. Iazko kanpainari esker, "lanpostu erdi bat ama eskolako haurrei eskainia izan zaie, euskararen presentzia indartzeko geletan. Bestalde, euskal materialez ari dira osatzen liburutegia".
Otarrok Zuberoako tokiko produktu goxoez hornitzen dituzte. Bertako ekoizpen eta ekoizleak ezagutzera emateko bide aproposa da ere, Nafartarren eskutik gure artera heltzen den elkartasun kanpaina hau.
Ahüzki otarra:
Produktu sorta: ardi gazta zatia (450 g), ahate gibela (125 g), gurinezko galleta paketea (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki patea (200 g), euskal xerriki odolkia (200 g).
Prezioa: 40 euro.
Irati otarra:
Produktu sorta: ardi gazta zatia (450 g), ahate gibela (125 g), gurinezko galleta paketea (150 g), eztia (500 g), txahalki kontserba piperrekin (berotu eta arrozarekin edo patatekin jateko prest, 640 g), euskal xerriki lukainkak (400 g).
Prezioa: 52 euro.
Informazio gehiago: ikaskoli.eus