Ez ahaztu, ostegunean (abenduak 13) itxiko dugu San Tomas Azoka egunez ospatuko diren babarrun eta sagardo txapelketetan izen emateko epea. Adi, berrikuntza nabarmen bat dakarkigu aurtengoan. Aurreko edizioen ildotik, txapelketa bakoitzeko hiru sari banatuko ditugu. Txapelketetako lehen bi sariak, Tolosako Babarrun Elkarteko kideek eta herriko elkarteetako ordezkariez osaturiko epaimahaiak erabakiko ditu.
Baina aurten, sarietako bat, bai sagardo zein babarrun lehiako hirugarrena, herriak emandakoa izango da. Zuen esku egongo da honenbestez. Gerturatu igande goizean NOAUA! K.E.-k frontoian izango duen postura. Bertan izango ditugun txartelak hartu eta itxura ederrena hartu diozuen Usurbilgo babarrunaren zenbakia eta sagardo ekoiztetxearen izena, zuen izen abizenak eta telefono zenbakia idatzi. Eta adi, jaialdi amaieran, xiberotarren produktu ederrez osaturiko otarra irabazteko aukera izango duzue.
Sagardo/babarrun txapelketen sariak
Epaimahaiak emandakoak:
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
Herritarren saria:
3. saria: 50 euro.
Izen ematea
Abenduaren 13ra arte NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.
Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.