235etik 222ra murriztu da langabetu kopurua Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 11a, 11:11

Urrian 228tik 235era igo ostean, azaroan berriz ere behera egin du Usurbilgo langabetu kopuruak. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, 222 langabetu zituen udalerri honek joan den hilabetean. Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere murriztu da lanik gabekoen kopurua. Bailaran, 94 langabetu gutxiago zenbatu dituzte, 3.060 guztira. Gipuzkoan, 32.038, 201 langabetu gutxiago.

Udalerri honetara itzulita, langabetu kopuruan gorabeherak izan ohi diren arren, bere horretan segitzen du lanik gabeko herritarren profilak. 121 emakumezko langabetu, 101 gizonezko Usurbilen. 222tik 121 langabetuk 45 urte baino gehiago dituzte. 

Kontratazio datuei dagokienez, 413 lan kontratu erregistratu ziren Usurbilen azaroan. Gehienak, 372, aldi baterako. Emakumezko langabetuak gehiago izan arren, 176 emakume kontratatu dira azaroan, eta 237 gizonezko.

Segidan dituzue, Usurbilgo joan den hilabeteko langabezia datu zehatzak:

2018ko azaroa

Usurbil: 222.     Buruntzaldea: 3.060.    Gipuzkoa: 32.038.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 101.

25 urtetik behera: 4.

25-44 urte artean: 35.

45 urtetik gora: 62.


Emakumezkoak: 121.

25 urtetik behera: 9.

25-44 urte artean: 53.

45 urtetik gora: 59.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 9.

Industria: 34.

Eraikuntza: 18.

Zerbitzuak: 147.

Aurretik lanik gabe: 14.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 677.

Astigarraga: 242.

Hernani: 897.

Lasarte-Oria: 797.

Urnieta: 225.

Usurbil: 222.

Guztira: 3.060.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 32.038.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 413.

Aldi baterakoak: 372 (216 gizonezko, 156 emakumezko).

Zerbitzuen sektorean: 287.

Sexuaren arabera: 237 lan kontratu gizonezkoenak, 176 emakumezkoenak.

http://www.noaua.eus/2018/11/15/228tik-235era-igo-da-langabetu-kopurua-urrian-usurbilen/