Ondoko irudiak, azaroaren 29an Mikel Laboa plazan ateratakoak dira. Pentsio duinen alde mobilizatu zen herritar talde bat, Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deitutako elkarretaratzean. Aurrerantzean, pentsio eta bizimodu duinak defendatzeko elkarretaratzea izango dugu hilero, azken ostegunetan, 19:00etan hasita Mikel Laboa plazan.
Haien eta atzetik datozen belaunaldiei eragingo dien gaia izanik, herritar oro altari honen bueltan batzera deitu dute. Hurrengo hitzordua, hilaren 29an, baina lehenago, larunbaterako Hego Euskal Herriko hiriburuetan pentsiodunen mugimenduek deitu dituzten manifestazioekin bat egin dute Usurbil, Aginaga eta Santueneko jubilatu elkarteek. Donostiakoa, 16:30etan abiatuko da Alderdi Ederretik. Hitzorduan parte hartzeko gonbita luzatzen diete herritarrei.
DATOZEN DEIALDIAK
Abenduak 15, larunbata
16:30 Pentsio duinen aldeko manifestazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Gipuzkoakoa Donostiako Alderdi Ederretik abiatuko da.
Abenduak 29, osteguna
19:00 Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
Deitzaileak: Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteak eta Duina mugimendua.
Pentsiodunen manifestazioa larunbatean
Lehenik eta behin, pentsiodun guztiak zoriondu nahi ditugu, 10 hilabeteetan zehar etengabeko mobilizazioak burutu dituztelako. Horrez gain, ikusten dugu manifestazioak, parte hartze aldetik ez direla jaitsi, alderantziz, modu ezberdinetako mobilizazioak ugaritzen ari direla han eta hemen.
Une honetan gobernu ezberdinen aurrekontuak negoziatzen ari dira eta gure ustez pentsiodunen arazoak bere lekua lortu du negoziazio mahai horietan. Hori dela eta, berriro ere azpimarratu nahi dugu, pentsioen arazoa ez dela azaleko laguntzaren bitartez konponduko. Egoera honek agerian uzten du Pentsio Sistema Publikoa jasotzen ari den erasoaldian dagoela arazoaren muina.
Bitartean, Gobernuaren ardura, pentsio pribatuen hedapenean eta BGAEk kokaturik dagoela dirudi. Errenta handienak saritu eta baxuenak zigortzen dituzten pentsio pribatuengan, horrek guztiak ekarriko duen gizarte arrakala handituko duelarik. Instituzioen konpromezu eza handia nabaritzen dugu, baita alderdi politiko batzuen interes falta, gaur egungo arazo sozial eta ekonomikoei irtenbideak bilatzeko orduan.
Beste alde batetik, onartezina da Gobernuen isiltasuna. Jasangarritasun Faktorearen erasoen aurrean, zeinek nabari jaitsiko dituen pentsioak. Antzeko zerbait gertatzen da lan eta pentsioen erreformekin. Hauen ondorioak, oraingo eta etorkizuneko pentsioengan oso latzak dira eta izango dira.
Errealitate honen aurrean, premiazkoa zaigu eztabaida sakona egitea, gaur egungo aberastasun banaketaren inguruan, gure eredu sozialak bidezko aberastasunarekin bat egin dezan. Beraz 2019ko aurrekontuek, pentsioei dagozkien diru-beharrak kontuan hartu behar dituzte. Hau da arrazoi nagusia gure pentsiodunen plataformetatik, pentsio sistema publikoaren inguruko elkarrizketa eskatzeko.
Ildo horri jarraituz, gure Lehendakariari eta Nafarroakoari bilerak eskatu dizkiegu. Lehen kasuan erantzuna jaso dugu, nahiz eta Lehendakaria berarekin biltzeko ez izan. Biltzarrak ere garatu ditugu Gasteizko Parlamentuko ordezkariekin. Gaurko Batzar honetan azaldu ditugu balorazioak. Gure asmoan ere badago Espainiako Gobernuaren eta Parlamentuko Taldeen arduradun nagusiekin elkarrizketak eskatzea.
Aurrekontuen onarpenerako parlamentu-eztabaidaren aurretik, 1080 euroko gutxieneko pentsioei aurrekontu-linea bat presta dezaten eskatzen diegu. EAE-ko, Nafarroako eta Estatuko Gobernuen aurrean dagoeneko egin ditugu, zeren erakundeek ezin baititzakete bere erantzukizunak ezkutatu, pentsiodunen eskubideak bermatzeko orduan.
1080 eurotako gutxieneko pentsioa, Europako Gutun Sozialaren babesa jasotzen duena da. EAEko, Nafarroako eta Madrilgo Gobernuek indarrean jarri eta beren aurrekontuetan diru-kopuruak aurreikusi ditzakete horretarako. Gobernuen borondate politiko eta ekintzen lehentasun kontua da. Helburu hori lortzea gure eskuetan dago, gure mobilizatzeko gaitasunean.
Abenduaren 15ean eta gizarte eragile guztiekin batera kalera irtengo gara lau hiriburuetan. Borroka hau irabaztera goaz.
Oharra: Donostiako manifestazioa, abenduaren 15ean, 16:30etan Alderdi Ederretik abiatuko da.
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Plataforma eta Mugimenduetako pentsiodunak