Inauteri Festarako gaia hautatzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 12a, 10:34

Kirolariak, sukaldariak, pertsonaia historikoak… Atzoko eta gaurko aurpegi ezagunez bete zitzaigun Usurbil azken Inauteri Festan. Eta 2019koan zer eraman nahi zenuke soinean? Proposatu martxoaren 2an (larunbatez) ospatuko dugun mozorro festarako gaia, tabernetan jarri ditugun zerrendetan; Txiribogan, Txirristran, Bordatxon, Artzabalen, Gurian, Bentan, Antxetan, Aitzagan eta Kaffan. Edo emailez elkartea@noaua.eus helbidera idatzita. Jasotako zuen ekarpenen artean hautatutako gaia, urteko azken NOAUA!n, hau da, abenduaren 21eko aldizkarian, web orrian nahiz sare sozialen bidez plazaratuko dugu. Parte hartu eta erabaki! 2019ko Inauteri Festarako gaia zuen esku!

Aurreko edizioetakoak ez errepikatzeko, egin dezagun denboran atzera eta gogora ditzagun 2000. hamarkada hasieratik hona Usurbilen ospatu diren mozorro festetarako hautatu izan diren gaiak:

2019/3/2: ?

2018: ospetsuak.

2017: Ingurumena.

2016: lanbideak.

2015: ipuinak.

2014: Erdi Aroa.

2013: musika.

2012: mitologia.

2011: itsasoa.

2010: zirkoa.

2009: Olinpiar Jokoak.

2008: xomorroak.

2007: Brasil.

2006: marrazki bizidunak.

2005: Usurbil, Oesteko herri.

2004: Hollywood.

2003: munduko kulturak.

2002: extralurtarrak.