Dagoeneko ekoizle mordoxka bat hurbildu da NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzara, igandean (abenduak 16) ospatuko dugun San Tomas Azokako babarrun eta sagardo txapelketetan izen ematera. Ostegun hau duzue, herrian produktuok ekoizten zabiltzatenok NOAUA!ra etortzeko.
Parte hartzeko baldintzak ohikoak izango dira, baina adi; sari banaketan berrikuntzak txertatu ditugu! Babarrun eta sagardo txapelketako hiru sarietako bat herritarrok emango duzue!
SAN TOMAS AZOKAKO BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Izen ematea
Azaroaren 26tik 30era eta abenduaren 10etik 13ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.
Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.
Sagardo/babarrun txapelketen sariak
Epaimahaiak emandakoak:
1. saria 150 euro eta txapela.
2. saria: 90 euro eta kopa.
Herritarren saria:
3. saria: 50 euro.