Ikasleak kantari San Tomas egunez, neguko oporren atarian

Noaua Aldizkaria 2018ko abenduaren 13a

Ohi bezala, neguko oporren atarian, azken klase eguna eguberrietako kantak abesten eta hamaiketako goxoak dastatzen igaroko dituzte ikastetxeek. Abenduaren 21ean kantu-jira bereziak ospatuko dituzte Udarregi Ikastolak, Aginagako eta Zubietako eskolek. Udarregikoari dagokionez, nabarmendu beharreko aldaketa bat aurten. Haur Hezkuntzakoak goizean ez, Haur Eskolakoekin batera arratsaldez irtengo dira, etapa osoa (0-6) batzearren. Eta eguerdian, ikastola atarian abestuko dute. Honenbestez, 3-6 urte arteko haur eta gurasoei, Haur Eskolakoekin batera egingo den kalejiran parte hartzeko gonbita luzatzen diete Udarregi Ikastolatik.

Zubietan eta Aginagan goizean irtengo dira abestera. Aginagako Eskolakoak Aginagan barrena; Zubietakoak plazara, abestuz, hamaiketako ederra dastatzera.

Abenduak 21, ostirala

AGINAGAKO ESKOLA:

10:00ak aldera, kantuan irtengo dira Aginagako Eskolako ikasle, hezitzaile eta gurasoak, Aginagan barrena.

Antolatzailea: Aginagako Eskola.

ZUBIETAKO ESKOLA:

12:00 Gabon kantak senideekin Errebote plazan.

Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta. 

Antolatzailea: Zubietako Eskola.

UDARREGI IKASTOLA:

09:30-10:45 LH-DBH-ko ikasleen kantu-jira. 

-LHkoen ibilbidea: "Agerialdetik ikastola gorrira, Haur Eskolara, Kale Zaharreko plazara, aldapatik jaitsi eta Eroskiko biribilgunera, Zubiaurrenea kaletik Bordatxoko biribilgunera eta handik ikastolara".

-DBHkoen ibilbidea: "Eraikin gorritik Mikel Laboa plazara, beheko botikako plazara, Artzabalera eta handik ikastolara".

12:10 HH-koen kantu saioa ikastola atarian.

16:45 Haur Eskolako familia, haur, hezitzaile, familia, lagunak... Haur Eskolako patioan elkartuko dira Kalexarretik Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera ikusteko.

17:00 2-3 urteko geletan harrera egingo diete Olentzero eta Mari Domingini 2-3ko haurrek, guraso eta hezitzaileekin batera.

17:30 Haur Eskolako eta Haur Hezkuntzakoen gabon abestien bueltako kantu-jira Haur Eskolako jolastokitik frontoira.

18:15-18:30 aldera, Kalejiraren amaiera frontoian. Haur Hezkuntzako haurrentzako txokolate jana, musika girotua, pintxo eta sagardo dastaketa.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.