Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren gaian dugun gatazka adostasunez konpontzeko bide-orria sortzea da hilabeteotan abian egon eta azken txanpan dagoen Hitzartu prozesuaren helburua. Konponbiderako bide-orria, mahai sozial eta tekniko banatan, Foru Aldundiak ukatutako hitza hartuz, hitzartzen ari dira herritar, eragile eta adituak. Haien ekarpenen emaitza izango da, GuraSOS-ek abendu bukaerarako amaituta egotea aurreikusten duen etorkizuneko Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plan alternatiboa.
Adi, oraindik halere, Hitzartu prozesuaren baitan lanean ari diren Mahai Sozialari zein Mahai Teknikoari ekarpenak, galderak egiteko aukera izango duzue abenduaren 27ra arte. Edozein zalantza argitu edo iruzkinen bat egin nahi izanez gero, sartu gurasos.org atarian, klikatu Hitzartu atalean eta hor, “galderak eta erantzunak” izeneko tartean. Bertan idatzi ditzakezue mezuak.