Postu eskaintza zabala, igandeko San Tomas Azokan

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 14a, 11:14

Xiberoko produktuak, landareak, arropa, postreak, ukenduak, liburuak, babes-kutxak... Denetarik aurkituko duzue igandeko San Tomas Azokan. Hemen frontoiaren bueltan aurkituko duzuen postuen eskaintza zabala:

Postu eskaintza

-Usurbilgo sagardoa dastagai, Sagardo Egunaren Lagunak taldekoen eskutik.

-Usurbilen ekoitzitako babarruna ikusgai.

-Talogileak.

-Gaztaingileak.

-NOAUA! K.E.: babarrun eta sagardo txapelketan bozkatzeko txartelak eskuragarri, fotokola, bazkidetza tramitatzeko aukera, NOAUA!ren produktuak…

-Etumeta AEK euskaltegia: 21. Korrikarako materiala salgai. Bixerak, nikiak, puffak, kirola egiteko kamisetak, egunerokoan janzteko kamisetak…

-Nafartarrak: Zuberoako produktu otarrak eskatu dituzuenok bertan izango dituzte salgai, baita eskaera egin ez duzuenontzat kaxa gehiago ere.

-Usurbilen Nahi Ditugu: elkartasun postua.

-Udarregi Ikastola: ikasturte amaierako bidaia diruz laguntzeko etxean eginiko postreak salduko dituzte.

-Aginagako Eskola: ekainaren 9an ospatuko duten Eskola Txikien Festa laguntzeko arropa izango dute salgai. Baita eskolan eginiko ukenduak ere.

-Aitziber Elortza eta Jexux Agirresaroberen postua: etxean ekoitzitako postre eta arrautzak salgai.  

-GuraSOS: Hitzartu prozesua diruz laguntzeko Usurbilgo haurren marrazki eta hitzekin apaindutako babes-kutxen salmenta postua.

-Gure Esku Dago: azokan zehar, Tripontzirako, Urte Berriko Sari Nagusiaren zozketarako boletoak saltzen ariko dira.

-Jakoba Errekondo: Antton Olariagarekin batera Jakoba Errekondok landutako “Landareak Lantzen” agenda-liburua eta 2019rako ilargiaren egutegia salgai izango ditu.

-Aginagako Aranburu: landareak salgai.