Aspaldi erosi eta erabili gabe, etxeko logela edo ganbaretan zenbat joko eta jostailu egongo ote dira. Mordoxka bat ziur. Norberak erabiltzen ez dituenak beste batek gustura har ditzakeelako eta esku aldaketa eginda, jostailuek bizi berria izan dezatekelako antolatzen du urte garai honetan jostailu erabilien truke azoka, Udarregi Ikastolako Hitz Aho guraso elkarteak.
Larunbat honetan, joko eta jolas mordoxka bat jarri dute ikusgai frontoian. Ostegun eta ostiralean Sutegin biltzen aritu zirenak. Azokarako materiala utzi duenak, gaur zuen utzitakoaren truke doan ikusgai ziren jostailuak eskuratzeko aukera.
Erosi, kontsumitu eta bota eskema hautsi, eta erabilitakoa berrerabili, trukatzea sustatzen duen ekimena gaurkoa.
Azoka amaieran bertan geratu diren jostailuak, errefuxiatuentzako laguntza biltzen aritzen den “Ez itxi begick” Trintxerpeko Elkarteak jasoko ditu.