Felix Sarasola Alzaga zendu da

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 16a, 11:32

Azkenekoz, abuztuko azken ostegunetan egin ohi duten Baba Beltz Txikiaren Kofradia Eguneko ospakizunetan erretratatu genuen. Hortxe duzue, laia eskutan ondoko argazkian, eskuinetik hasita bosgarrena, txapela eta kaparekin. Felix Sarasola Alzaga sukaldari usurbildar ezaguna zendu zen atzo, 72 urterekin. 

Bere aldeko hileta elizkizunak astelehen arratsaldean (abenduaren 17) izango dira, Usurbilgo Salbatore Deunaren parrokian, 19:30etan. Gorpu-beila Usurbilgo beilatokian egongo da igande honetan (abenduak 16) ordutegi honetan: 10:00-12:00 / 17:00-19:00.