Kantu Taldearen opor aurreko azken entsegu saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 17a, 08:22

Azken entsegu saioa izango du astelehen honetan Kantu Taldeak, ohi bezala, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Aste hasierako entsegu saioaren ostean, ikastolako klaseak amaitzearekin batera oporretara doaz baita Kantu Taldekoak. Asteotako etenaldiaren ostean, urtarrilaren 14an itzuliko dira ohiko jardunera, ikasturte berriari ekinez. Ohiko egun, ordu eta tokian batzen segiko dute; astelehenero, 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Hilabeteko azken larunbatean ospatuko dute bestalde, kantu-jira.

KzGunera datozen ikastaroak

Opor giroa KzGunera ere heltzear da. Abenduaren 21ean zabalduko dute azken aldiz, 16:00-20:00 artean, urte honi dagokionean. Urtarrilaren 2ra arte itxita egongo da gero. Urtarrilaren 2tik aurrera, 9:00-13:00 artean irekiko dute. Hemen 2019rako iragarri dituzten lehen ikastaroen berri:

-Urtarrilak 2-15, 9:00-11:00 “Ofimatika tresnak-LibreOffice”.

-Urtarrilak 16-25, 9:00-11:00 “Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako”.

-Urtarrilak 21-22, 11:00-13:00 “Enplegu bat lortu”.

-Urtarrilak 28-29, 9:00-11:00 “Argazkiak. Zure argazki guztiak antolatu edozein gailutik”.

Informazio gehiago:

Kale Nagusia, 37.

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net